Itxi

Bilbao Basket

71-74

Gipuzkoa Basketek irabazi du derbia, eta etorkizuna zaildu dio Bilbao Basketi

Agentziak | Erredakzioa

Gipuzkoarrek lau garaipenera utzi dituzte jaitsiera postuak, eta bilbotarrak, aldiz, gehiegi gerturatu dira; puntu bakar batera dituzte.

5:02

Gipuzkoa Basket Bilbao Basketi gailendu zaio Bilbao Arenan (71-74), beltzezko gizonen etorkizuna zailtzen. Izan ere, Bilbokoek garaipen bakarrera dituzte jaitsierako postuak.

Delteco GBCk, aldiz, aldea ireki du beheko postu arriskutuekin. Lau puntura ditu, eta tartean, gainera, talde asko daude sartuta.

Porfi Fisacen taldeak garaipena merezi izan du partida osoan zehar egindako lanagatik. 15 puntuko aldea ere izan du momentu batean (29-44). RETAbet Bilbao Basket, ordea, hirugarren laurdenean egoerari buelta emateko gai izan da. Hirugarren laurdena 55na bukatu dute biek.

Azken laurdenean, Alex Mumbruren (15 puntu) eta Lucio Redivoren (18) momentu onaren ostean, aurkariak agertu dira berriz, garaipena Donostiara eramateko: Jordan Swing (11) eta Kenny Chery (15, 7 errebote eta 19 puntuko balorazioa).

Hegalekoak hiru hiruko sartu ditu jarraian, bizkaitarrak berriz atzetik utziz, eta joko-banatzaileak bi jaurtiketa libre izan ditu 10 segundo falta zirenean. 71-74ko markagailua ezarri dute. Henk Norelek (18, 6 y 21) eta Daniel Clarkek (15, 4 y 17) ere norgehiagoka ona egin dute.

FICHA TÉCNICA

RETAbet Bilbao Basket: Tabu (11), Redivo (18), Mumbrú (15), Hervelle (4) y Gladness (5) -hasierako boskotea-; Salgado (3), Todorovic (9), Bentil (2), Thomas (4), Pere Tomàs eta Rebic.

Delteco GBC: Chery (15), Swing (11), Salvó, Clark (15) y Agbelese (3) -hasierako boskotea-; Dani Pérez, Van Lacke (4), Fakuade (6), Norel (18), Oroz (2) eta Pardina.

Partzialak: 14-22, 15-18, 26-15 eta 16-19.