Itxi

Bilbao Basket

93-79

Bilbao Basketek garaipen garrantzitsua eskuratu du aurkari zuzen baten aurka

Agentziak | Erredakzioa

Betisi Bilbao Arenan irabazita, puntu baliotsua gehitu dute jaitsiera postuak atzean uzteko borrokan. 7 garaipen dituzte.

4:53

Bilbao Basketek Real Betis Energia Plusiirabazi dio Bilbao Arenan (93-79), eta puntu garrantzitsua lortu du jaitsiera postuak atzean uzteko borrokan.

Sevillako taldeak markatzen du jaitsiera, eta orain bilbotarrek bi puntu gehiagi ditu. Veljo Mrsicen taldeak, bainera, aldeko "average"-a dauka Betisekin, joaneko neurketa ere irabazi zuelako.

Partida bide beretik joan da: RETAbet aldea irekitzen saiatu da, beti aurretik, eta kanpokoak alde hori gutxitzen. 38. minutuan lortu dute beltzezko gizonek aldea zabaltzea: 12 puntu (85-73). Aurkaria ez da inoiz berdintzeko gai izan.

Garaipen korala izan da, denek parte hartu dutelako. Zortzi beltzezko gizonek 10 puntu baino gehiago eskuratu dute, saskiratzeetan zein balorazioan.

Boladaka, joko ona erakutsi dut  Alex Mumbruk (14 puntu), Dejan Todorovicek (13) eta Lucio Redivok (11), eta aldi oro, nabarmengarriak dira Axel Hervelle (10, 10 errebote eta 16ko balorazioa), Jonathan Tabu (11, 10 asistentzia eta 16), Pere Tomas (10, 5 eta 14), Mickell Gladness (8, 4 eta 15) eta Devin Thomas (8, 6 eta 11).

FITXA TEKNIKOA

RETAbet Bilbao Basket: Tabu (11), Todorovic (13), Tomàs (10), Hervelle (10) y Gladness (8) -hasierako boskotea-; Salgado, Rebic (2), Redivo (11), Mumbrú (14), Bentil (6) eta Thomas (8).

Real Betis Energía Plus: Booker (18), Nelson (3), Schilb (7), Kelly (7) y Anosike (21) -hasierako boskotea-, Uriz (8), Franch (2), Zagorac (11), Golubovic eta Cruz (2). Parciales: 24-15, 41-37 (descanso); 67-63 y 93-79 (final).

Partzialak: 24-15, 17-22, 26-26 eta 26-16.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Saskibaloia