Itxi

Bilbao Basket

Endesa Liga

RETAbet Bilbao Basket, gero eta okerrago (93-78)

Agentziak | Erredakzioa

Bilbotarrek galdu egin dute Malagan Unicajaren aurka jokatutako partida eta gero eta zailagoa dute Endesa Ligan jarraitzea.

RETAbet Bilbao Basketek Unicajaren aurkako partida galdu du 93 eta 78 eta taldea Endesa Ligako jaitsiera postuetan dago. Itxura eskasa eman dute bilbotarrek, berriro ere.

Unicajak ezustean harrapatu ditu bilbotarrak, baina aldea murrizten joan da bizkaitarrek defentsa ondo antolatu dutenean eta Redivo agertu denean. Horrela, lehen laurdena 30 eta 23 amaitu da.

Bigarrenean, andaluziarrak erlaxatu egin dira eta bilbotarrak 38na jarri dira, Alex Mumbruren hiruko saskiratzeei esker.

Hala ere, talde andaluziarrak kalitate handia du eta atsedenaldirako berriro jarri dira aurretuk, Dragan Mlosavljevic eskolta serbiarraren gidaritzapean (49-42).

Etxeko taldeak arazoak sihestu nahi izan ditu eta jokoari erritmo bizia eman dio hirugarren laurdenean. Ondorioz, laugarren laurdenaren hasierarako partida ia erabakita utzi dute (71-52).

Azken 10 minutuetan, Nedovicek hiru hiruko jarraian egin ditu eta bilbotarrak gehiago hondoratu ditu. Mrsicen taldeak huts gehiegi egin ditu, saskiratze errazak huts eginez, eta horrela ezinezkoa da neurketarik irabaztea.

Azkenean, 93-78 Unicajaren alde.

 

Fitxa teknikoa

93 - Unicaja (30+19+24+20): Díaz (7), Salin (9), Díez (10) Suárez (8), Augustine (8) -hasierako boskotea-, McCallum (7), Nedovic (16), Milosavljevic (8), Okouo (2), Waczynski (11), Brooks (4) eta Jean-Charles (3).

78 - RETAbet Bilbao Basket (23+19+10+26): Tabu (2), Todorovic (-), Pere Tomás (13), Hervelle (3), Gladness (4) -hasierako boskotea-, Thomas (12), Hammink (4), Redivo (14), Mumbrú (16), Bentil (4) eta Salgado (6).