Itxi

Gipuzkoa Basket

Endesa Liga

GBCk egutegi zaileko otsailari egin beharko dio aurre

Erredakzioa

Hala ere, Real Madrilek utzitako Dani Diez sasoi betean dago, eta hori albiste ona da.

  • Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Gipuzkoa Basketek porrota jaso zuen igandean Real Madrilen aurka (86-70), eta orain egutegi zaileko otsailari egin beharko dio aurre. Hala ere, Real Madrilek utzitako Dani Diez sasoi betean dago, eta hori albiste ona da.

Diez izan zen igandean, Jordi Grimaurekin batera, GBCko jokalaririk onena, eta partidan errebote gehien lortu zituena. Azpimarratzekoa da hori, aurrean Europako pibot onenetarikoak izan zituela aintzat hartuta.

Hurrengo jardunaldian Morabanc Andorra aurkari zuzenari egingo dio bisita Ponsarnauren taldeak, eta ondoren Unicaja hartuko dute gipuzkoarrek etxean. Otsaileko hirugarren astean atsedena izango du GBCk, Kanaria Handian Errege Kopa jokatuko baita.

Atsedenaren ostean, Bartzelona handiarekin neurtuko ditu indarrak Gipuzkoa Basketek, Palaun. Gauzak horrela, dena eman beharko du taldeak hasi berri den hilabete honetan sailkapenean gora egin nahi badu.