Itxi

Gipuzkoa Basket

Endesa Liga

GBCk jaitsieratik aldendu nahi du, eta Baskoniak 4. postua eskuratu

Erredakzioa

Donostiarrek Iberostar Tenerife ahrtuko dute 12:00etan (ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean emango dute), eta gasteiztarrek Murtzia izango dute aurkari Buesa Arenan.

  • David Doblas, Gipuzkoa Basketeko jokalaria. Efe.

    David Doblas, Gipuzkoa Basketeko jokalaria. Efe.

Gipuzkoa Basketek denboraldiko partidarik garrantzitsuenetarikoa jokatuko du igandean, Iberostar Teneriferen aurka. Galtzaile ateraz gero, donostiarrek Bruixa D?Orekin berdinduko lukete sailkapeneko jaitsiera postuetan.

Jardunaldiak berezko garrantzia du, sailkapeneko azken bost taldeetatik lauk elkarren aurka jokatzen dutelako. Beraz, Gipuzkoa Basketek aukera paregabea du mailari eusteko bidean aurrerapausoa emateko.

Hala ere, Ponsarnauren taldea denboraldiko momenturik txarrenean dago; sei partida jarraian galdu dituzte, eta denboraldi hasieran defentsan bikain aritu ziren arren, orain atzeko alde horretan dituzte arazo larrienak.

Laboral Kutxa, laugarren postuaren bila

Laboral Kutxak, berriz, UCAM Murtzia taldea hartuko du, ligako fase erregularra laugarren postuan amaitzeko helburuarekin. Arabarrek, hala ere, beste taldeek egiten dutenaren zain egon beharko dute.

Gasteiztarrak seigarren dira sailkapenean, eta Dominion Bilbao Basket eta Valentzia Basket dituzte aurretik. Bi horiek garaipen bat gehiago dute, eta averagea alde.

Ondorioz, laugarren izateko eta lehen kanporaketan kantxa faktorea alde izateko, valentzairrek eta bilbotarrek baino bi garaipen gehiago lortu behar ditu Laboral Kutxak, amaierarako geratzen diren lau jardunaldietan.