Itxi

Gipuzkoa Basket

81-68

Bosgarren porrota jarraian Gipuzkoa Basketentzat

Erredakzioa

RETAbet.es GBCk 81-68 galdu du Rio Natura Monbus taldearen aurka eta orain arte Endesa Ligan jokatu dituen bost partidak galdu egin ditu talde gipuzkoarrak.

  • Urtasun eta Coloiaro. Foto: EFE

    Urtasun eta Coloiaro Rio Natura Monbus-RETAbet.es GBC partidan. Argazkia: EFE

RETAbet.es GBCk bosgarren porrota jaso du Endesa Ligan, Rio Natura Mombus taldearen aurka 81-68 galdu ostean. Talde gipuzkoarrak Endesa Ligan orain arte jokatutako bost partidak galdu egin ditu, nahiz eta partida honetan itxura hobea eman duten.

Lehen laurdena oso parekatua izan da. Bi taldeetako bat ere ez da markagailuan aldeak lortzeko gai izan eta lehen hamar minutuak talde galiziarraren aldeko 17-15eko emaitzarekin bukatu dira. Bigarren laurdenean, ordea, Rio Natura Monbus Gipuzkoa Basklet baino gehiago izan da, eta, ondorioz, aldeak lortzen hasi da. GBCk arazoak izan ditu erasoko eta defentsako jokoan eta hamabi puntuko desabantailarekin iritsi dira gipuzkoarrak atsedenaldira (33-25).

Atsedenalditik zelaira itzuli ostean, hirugarren laurden parekatua jokatu dute bi taldeek. Etxeko taldeak aurreko laurdenean eskuratutako abantaila mantentzea lortu du ia laurden guztian zehar eta 56-43ko emaitzarekin bukatu da hirugarren laurdena.

Azken laurdenean, 0-5eko partzialarekin, GBCk aldeak murriztea lortu du, baina Rio Natura Mombus ez da kokildu eta azkar erreakzionatu du. Partidako azken minutuetan RETAbet.es GBC behera etorri da, eta azkenean, garaipenak ez dio ihes egin Rio Natura Monbusi (81-68).

Fitxa teknikoa:

81 - Rio Natura Monbus Obradoiro (17+16+23+25): Donnie McGrath (7), Adam Waczynski (17), Eimantas Bendzius (11), Angelo Caloiaro (14), Juanjo Triguero (4) -hasierako bostekoa-, Tyler Haws (19), Alec Brown (-), Artem Pustovyi (3), Santi Yusta (4), Pepe Pozas (-) eta Jesus Chagoyen (2).

68 - RETAbet.es GBC (15+10+18+25): Pedro Llompart (2), Txemi Urtasun (16), Jordi Grimau (13), Landon Milbourne (18), David Doblas (11) -hasierako bostekoa-, Andrew Lawrence (-), Zoran Vrkic (5), Andres Rico (-), Mikel Motos (-) eta Travis Wear (3).

Epaileak: Carlos Cortes, Francisco Jose Araña eta Juan Jose Martinez Diez.

Martinez Diez.