Itxi

Gipuzkoa Basket

Aldaketa aulkian

Gipuzkoa Basketek Porfi Fisac nahi du Ponsarnau ordezkatzeko

eitb.eus

Solobasketen arabera, Segoviako teknikoa aukeratu du Donostiako taldeak, eta fitxaketa negoziatzen ari da Palentziarekin, gaur egun entrenatzen duen taldearekin, hain zuzen.

  • Porfi Fisac / Wikipedia.

    Porfi Fisac / Wikipedia.

Solobasket kirol informazioko web guneak argitaratu duenez, RETAbet.es Gipuzkoa Basketek Porfi Fisac nahi du Jaume Ponsarnau ordezko gisa. Gaur kendu dute Ponsarnau entrenatzaile kargutik. Quesos Cerrato Palentziaren teknikoa da, egun, Fisac.

Entrenatzaile segoviarra Gipuzkoa Basketekin bildu da, El Norte de Castilla kazetak dioenez. Fisacen kontratazioa, beraz, bi taldeen arteko negoziaketen arabera izango omen da.

Gizpuzkoa Baseketek, Ponsarnauk entrenatuta, jokatutako zortzi partidak galdu ditu. Porfi Fisac Gipuzkoa Basketen entrenatzailea izan zen lau denboraldiz. Taldea LEB Plata mailan hartu zuen, eta ACBra eraman zuen. Azken denboraldian, berriz jaitsi zen LEB Oro mailara.

Jon Txakartegik eta Lolo Encinasek hartuko dute taldearen ardura.

ldearen ardura.