Itxi

Gipuzkoa Basket

89-70

RETAbet.es GBCk denboraldiko bigarren garaipena lortu du

Erredakzioa

Urte berriari garaipena lortuta ekin dio Gipuzkoa Basketek. Fisakek zuzentzen duen taldeak 89-70 irabazi dio ICL Manresari.

  • GBC-ICL Manresa. Argazkia: EFE

    Gipzukoa Basketek 89-70 irabazi dio ICL Manresari. Argazkia: EFE

RETAbet.es GBC taldeak bikain ekin dio 2016. urteari, ICL Manresaren aurka garaipena lortuta (89-70). Denboraldiko bigarren garaipena du talde gipuzkoarrak Endesa Ligan.

Lehen laurdena oso parekatua izan da. Bi taldeek maila beretsua eman dute Illunbeko kantxan eta lehen hamar minutuak berdinduta amaitu dira (17-17). Bigarren laurdenean, ordea, Gipuzkoa Basket aurkaria baino hobea izan da, eta atsedenaldira iristean sei puntuko abantaila eskuratu du etxeko taldeak (40-36).

Atsedenalditik kantxara itzultzean RETAbet.es GBCk maila ona ematen jarraitu du, eta bigarren laurdenean lortutako abantaila handitzea lortu du Porfi Fisacek zuzentzen duen taldeak (61-52). Azken laurdenean, Gipuzkoa Basketek erakustaldia eman eta garaipena lortu du, 19 puntuko aldearekin (89-70).

Fitxa teknikoa:

89.- Retabet.es GBC: Llompart (4), Txemi Urtasun (16), Grimau (18), Landry (12), Doblas (16)-hasierako bostekoa- Agbelese, Lawrence, Olaizola, Vrkic (12), Travis Wear (6), Rico (5).

70.- ICL Manresa: Simon Chaise (13), Hernández (2), Otverchernko (5), Ricky Sanchez (5), Musli (10)-hasierako bostekoa- Sanjul (10), Montañez (2), Grigonis (12), García (2), Flis (7), Barrera (2).

Epaileak: Perez Pizarro, Calatrava eta Rial.

Markagailua laurden bakoitzean: 17-17; 40-34-atsedenaldia- 61-52; 89-70.

- 61-52; 89-70.