Itxi

Gipuzkoa Basket

Saririk gabeko borroka

GBCren ahaleginak ez du etekinik eman Fuenlabradan (94-82)

Agentziak | Erredakzioa

Porfi Fisacen gizonek lan ona egin dute bolada onean dabilen arerio baten aurka, baina ezin izan dute garaipenik eskuratu. Doblasek, Landryk eta Wearrek partida bikaina egin dute.

  • Doblasek partida ona egin du. Argazkia: EFE.

    Doblasek partida ona egin du. Argazkia: EFE.

Retabet.es GBCk ezin izan du irabazi Fuenlabradan (94-82 galdu du), eta Endesa Ligako azken postuan jarraitzen du. Porfi Fisacen gizonek lan ona egin dute, baina euren ahaleginak ez du etekinik eman Fernando Martin pabilioian. Errege Koparako txartela erdietsi berri du Fuenlabradak, eta bolada onari eutsi dio; gipuzkoarrek, aldiz, mailari eusteko borrokan jarraitu beharko dute.

Fisacen gizonek lan handia egin dute, eta azken lau minutuetara arte izan zituzten itxaropenak, baina ez dute azken txanpan asmatu. David Doblasek 16 puntu sartu ditu, eta Travis Wearrek beste 12 eta 9 errebote hartu ditu, baina euren esfortzuak ez du garaipenik ekarri. Marcus Landry ere nabarmendu da, eta 15 puntu sartu ditu eta 11 errebote hartu.

Lehen bi laurdenak ikusita (15-19 lehen hamar minutuak amaituta, eta 40-39 atsedenaldian), bazirudien amaiera oso parekatua izango zela. Hirugarren zatian, baina, zazpi punturainoko aldeak ere lortu du Fuenlabradak, baina oreka nagusitu da markagailuan ia amaierara arte.

Donostiarrek euren aukera izan dute, baina Grimauk eta Lawrencek ez dute asmatu; Tabuk, Popovicek eta Paunicek, ordea, 11-2ko partziala ezarri dute, eta 82-73koa ipini bi minutu eta erdiren faltan. Azkenean, 94-82.

Fitxa teknikoa:

94 - Montakit Fuenlabrada (15+25+25+29): Tabu (16), Popovic (21), Paunic (19), David Wear (8), Gonzalez –hasierako boskotea-, Sobin (4), Stevic (2), Alex Urtasun (15), Smits (5), Llorca, Uriz (3) eta Moreno (1).

82 - Retabet.es GBC (19+20+22+21): Llompart (3), Txemi Urtasun (10), Grimau (10), Travis Wear (12), Doblas (16) –hasierako boskotea-, Lawrence (4), Landry (15), Soulade, Agbelese, Vrkic (12) eta Motos.

(12) eta Motos.