Itxi

Gipuzkoa Basket

Etxean

Denboraldiko laugarren garaipena erdietsi du Retabet.es GBCk

Agentziak | Erredakzioa

Porfi Fisacen mutilak 82 eta 75 gailendu zaizkio Rio Natura Mombus taldeari.

0:28

Kategoriari eusteko garaipen garrantzitsua lortu du Retabet.es GBCk, etxean lortzen duen bigarrena, aurten oso makal dabiel Rio Natura Mombus taldearen aurka. Gailziarrak burua altxa ezinda dabiltza, eta ez dute oraindik etxetik kanpo neurketarik irabazi.

Hasieratik agindu du markagailuan etxeko taldeak eta lehen laurdena bost puntuko abantailarekin amaitu da (23-18). Bigarren laurdenean Gipuzkoa Basketen nagusitasuna lehen hamar minutuetan baino handiagoa izan da, eta abantaila areagotzea lortu du talde gipuzkoarrak. Partida GBCren aldeko 52-34ko emaitzarekin iritsi da atsedenaldira.

Atsedenaldiaren ostean Gipuzkoa Basketek ez du erritmoa jaitsi eta Rio Natura Monbus ezinean ibili da. Fisacek zuzentzen duen taldea sendo ibili da defentsan eta oso ondo erasoan. Ondorioz, 13 puntuko abantaila eskuratu du hirugarren laurdenaren amaieran (67-54). Azken laurdenerako dena erabakita egon dela ematen izan duen arren, Rio Natura Monbusek ez du etsi eta sei punturaino gerturatzea lortu du (72-66). Une horietan gaizki pasatu du talde gipuzkoarrak, baina garaiz erreakzionatu eta garaipenak ez dio ihes egin. Amaieran, RETAbet.es GBC irabazle, 82-75eko emaitzarekin.

Fitxa teknikoa

82 - Retabet.es GBC (23+29+15+15): Llompart (14), Txemi Urtasun (17), Vrkic (4), Doblas (9), Travis (6) -hasierako boskote- Lawrence (5), Agbelese, Landry (18), Grimau (9), Soluade, Motos, Olaizola.

75 - Rio Natura Monbus (18+16+20+21): Mc Grath (11), Yusta (16), Waczynski (10), Caloiaro (11), Triguero -hasierako boskotea-, Haws (4), Brown (11), Pustovvi (2), Benozius (2), Cárdenas (2), Pozas (4), Chagoyen (2).

 

 

t="utf-8">