Itxi

Gipuzkoa Basket

Porrota Murtzian

RETAbet.es, berriro galtzaile (78-64)

Agentziak | Erredakzioa

Murtzia donostiarrak baino gehiago izan da. Porfi Fisacen taldeak sailkapeneko zuloan jarraitzen du, lau garaipen bakarrik lortuta.

5:02

UCAM Murtziak argi eta garbi irabazi dio Gipuzkoa Basket ligako azken sailkatuari. Murtziarrak jaun eta jabe izan dira hasieratik.

UCAMek hiru garaipen jarraian daramatza ligan eta sei bere etxean. Defentsan sendo aritu dira, eta txukun jaurtiketetan, donostiarrei aukerarik eman gabe.

Lehen laurdenean, etxeko taldeak erraz hartu du aurrea markagailuan eta lehen 10 minutuen ostean 22 eta 16 izan dira aurretik.

Gipuzkoarrek arazo asko izan dituzte aurkariaren defentsaren aurrean; eta Sadiel Rojasi bi falta tekniko adierazi dizkioten arren, gauzak ez dira aldatu (44-31 atsedenaldian).

Bigarren zatian gauzek ildo beretik jarraitu dute. Ondorioz, azken laurdena tramite hutsa izan da.

Azken 10 minutuak 67-47ko markagailuarekin hasi dira. Hala ere, Porfi Fisacen taldeak ez du amore eman eta 70-60 hurbiltzea lortu du, baina erreakzioak ez du jarraipenik izan. Azkenean, 78-64 UCAM Murtziaren alde.

 

Fitxa teknikoa:

78. UCAM Murtzia (22+22+23+11): Campazzo (9), Kelati (9), Wood (12), Radovic (12) y Lishchuk (10) -hasierako boskotea-, Antelo (13), Benite (2), Cabezas (4), Faverani (6), Rojas (-), Arteaga (1) eta Chumi (-).

64. RETAbet.es Gipuzkoa Basket (16+15+16+17): Llompart (6), Txemi Urtasun (14), Landry (12), Vrkic (2) y Agbelese (7) -hasierako boskotea-, Lawrence (-), Rico (6), Motos (-), Doblas (11), Olaizola (4), Jordi Griimau (4) eta Travis Wear (-).

ravis Wear (-).