Itxi

Gipuzkoa Basket

Agur Endesa Ligari

Gipuzkoa Basketek Urrezko LEB mailan jokatuko du datorren denboraldian

Erredakzioa

GBCk ezin du Endesa Ligan jarraitu arrazoi ekonomikoen ondorioz eta datorren denboraldian saskibaloiko bigarren mailan jokatuko du.

  • David Doblas. Argazkia: EiTB

    David Doblas, GBCko jokalaria. Argazkia: EiTB

Gipuzkoa Basketek (GBC) ez du ACBn jarraituko datorren denboraldian eta Urrezko LEB mailan -Espainiako saskibaloiko bigarren mailan- jokatuko du. Klubak ezin izan ditu ACBn jarraitzeko baldintzak bete.

Kirol mailan jaitsi egin zen arren, ACBk Endesa Ligan jarraitzeko gonbita egin zion Gipuzkoa Basketi. Hasiera batean ACBn jarraitzeko pausoak eman zituen GBCk, baina azkenean ikusi du ezin duela maila gorenean jarraitu.

Azken lau urteetan hiru aldiz bukatu du GBCk jaitsiera postuetan, baina bigarren mailatik igotzea lortu zuten taldeek ezin zituztenez Endesa Ligan egoteko baldintzak bete, mailari eutsi zion. Aurten ere jaitsiera postuan amaitu du denboraldia, Urrezko LEB mailako taldeek ezin izan dute igoera lortu arrazoi ekonomikoen ondorioz, baina GBC ere ez da gai izan ekonomikoki mailari eusteko.

 

rong>.