Itxi

Gipuzkoa Basket

LESIOA

Kenny Chery GBCko jokalariak luxazioa dauka ezker ukondoan

ERREDAKZIOA

Joko-antolatzaile kanadarra gaizki erori zen igandean, Gipuzkoa Basketek UCAM Murtziaren aurka jokatu zuen partidan.

  • Kenny Cheryk igandeko partida utzi zuen unea. Argazkia: EiTB

    Kenny Cheryk igandeko partida utzi zuen unea. Argazkia: EiTB

Gipuzkoa Basket taldeko Kenny Chery joko-antolatzaileak luxazioa dauka ezker ukondoan; igandean egin zuen lesioa, Granadan, talde donostiarrak UCAM Murtziaren aurka 92-86 irabazi zuen norgehiagokan zehar.

Jokalariak gaizki erori zen, eta pistatik atera behar izan zuen, min handia egin ondoren.

Taldeko osasun-zerbitzuek egindako azterketek agerian utzi dutenez, Cheryk luxazioa dauka ezker ukondoan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Saskibaloia