Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Gipuzkoa Basketek aise azpiratu du Betis Illumben (94-60)

  • facebook
  • twitter

Gipuzkoa Basket

Bigarren jardunaldia

Gipuzkoa Basketek aise azpiratu du Betis Illunben (94-60)

eitb.eus

2017/10/04

Henk Norel herbeheretarra izan da norgehiagoka jokalaririk onena, 25 puntu sartuta.

1:14
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Gipuzkoa Basketek baieztatu egin du taldeari antzematen zitzaion itxura ona, eta era erosoan irabazi dio Real Betis Energia Plus taldeari (94-60).

Lehendabiziko jardunaldian bi taldeetan nabarmendu ziren bi jokalariak (Norel gipuzkoarren aldetik eta Anosike andaluziarrenetik) izan dira protagonista lehen laurdenean, bien artean izan duten saskiratzaile-lehian. Norel izan da nagusi tarte horretan (partida guztian bezala) 8 puntu erdietsi baititu.

Donostiarrek kontuan hartzeko moduko taldea osatu dute aurrekontu txikiarekin, eta joko aberatsa azaldu dute, kanpoaldetik zein barrualdetik jokatuta, eta horrek lehen aldea eman dio (18-10). Hirukoen atalean talde biak aritu dira makal hasierako laurdenean.

Bigarren laurdenak behin betiko lurperatu ditu sevillarren itxaropenak; izan ere, tarte horretan aldeak gora egiten jarraitu du, eta atsedenaldira iritsi direnean 19 puntukoa izan da, batez ere Henk Norel pibotak egindako lan bikainagatik.

Betisek ez du hobetu bigarren zatian. Akatsak behin eta berriz errepikatu dira, eta hirukoen aukera ezinezko bihurtu da andaluziarren punteria ezaren aurrean.

Horrenbestez, Gipuzkoa Basketek partida-amaiera lasaia bizi izan du, Norelek lan onari esker.

Fitxa teknikoa:

Gipuzkoa Basket: 94 (18+24+26+26): Dani Perez (2), Salvo (6), Van Lacke (17), Fakuade (7), Norel (25)- hasierako bostekoa- Agbelese (7), Swing (9), Clark (15), Oroz (2), Pardina (4).

Real Betis Energia Plus: 60 (10+15+18+17): Anosike (9), Alfonso Sanchez, McGrath (3), Boungou Colo (11), Kelly (11)- hasierako bostekoa- Nelson  (4),  Cruz, Uriz, Blanco, Franch (6), Golubovic (7), Schilb (9).

Epaileak: Peruga, Martinez eta Sanchez. Kelly kanporatu dute faltengatik.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Saskibaloia

Iruzkinak

Publizitatea
Emakumeen Kirola Partidak zuzenean, bideoak, kronikak... Emakumeen Kirola
Publizitatea

EiTB Kirolak

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • ar.
  • az.
  • og.
  • or.
  • lr.
  • ig.

Ez dago zuzenekorik

Euskal Selekzioak Euskal selekzioak irabazi egin dio Korsikari,… Euskal Selekzioak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena