Itxi

Gipuzkoa Basket

76-67

Delteco GBC taldeak porrota jaso du Joventuten aurka

Erredakzioa

Gipuzkoa Basketek 76-67 galdu du Divina Seguros Joventuten aurka Badalonan, eta ezin izan du bigarren garaipena jarraian lortu.

5:35

Delteco GBC taldeak 76-67 galdu du Divina Seguros Joventuten aurka Badalonan. Ondorioz, Gipuzkoa Basketek ezin izan du bigarren garaipena jarraian lortu, aurreko jardunaldian Unicajari irabazi ostean.

Gaizki ekin dio partidari talde gipuzkoarrak. Joventut 9-0 hasi da irabazten, eta 16 puntuko abantaila ere eskuratu du lehen minutuetan Badalonako taldeak (18-2 eta 22-6). Lehen laurdenaren amaieran, erreakzio txikia izan du GBCk, eta 13 puntura murriztu du desabantaila (25-12). Bigarren laurdenean, erabat aldatu da neurketa. Fisacen taldea ondo jokatzen hasi da, eta nabarmen murriztu du aldea. Delteco GBC aurkaria baino hobea izan da bigarren laurdenean, eta lau puntu azpitik heldu da atsedenaldira (40-36).

Atsedenaldiaren ostean, neurketa parekatua izan da. Puntu bakarrera gerturatu da Gipuzkoa Basket (46-45), baina orduan etorri da Joventuten unerik onena, eta Kataluniako taldeak sei puntuko errenta eskuratu du berriro hirugarren laurdenean (57-51). Azken hamar minutuetan, hiru puntura hurbildu da GBC (62-59), baina etxeko taldeak hobeto jokatu ditu amaierako minutuak, eta garaipena Badalonan geratu da (76-67).

Fitxa teknikoa:

76 - Divina Joventut (25+15+17+19): Wayns (6), Richard (9), Vidal (5), Gielo (21) eta Jordan (10) —hasierako bostekoa—, Dimitrijevic (5), Birgander (2), Lopez-Arostegui (11), Kulvietis (5), Nogues (-), Ventura (2) eta Gudul (-).

67 - Delteco Gipuzkoa (12+24+15+16): Chery (9), Swing (-), Salvó (-), Fakuade (5) eta Norel (10) —hasierako bostekoa—, Agbelese (14), Van Lacke (10), Perez (2), Oroz (-), Pardina (3) eta Clark (14).

Epaileak: Antonio Conde, Luis Miguel Castillo eta Ruben Sanchez Mohedas.