Itxi

Gipuzkoa Basket

60-64

Delteco Gipuzkoa Basketek porrota jaso du Morabanc Andorraren aurka

Erredakzioa

GBC taldeak 60-64 galdu du Illunben eta hirugarren porrota jarraian jaso du talde gipuzkoarrak Endesa Ligan.

5:22

Delteco Gipuzkoa Basketek porrota jaso du Morabanc Andorraren aurka (60-64) Endesa Ligako 11. jardunaldiko partidan. Hirugarren porrota jarraian jaso du talde gipuzkoarrak.

Bikain ekin dio GBC taldeak neurketari, 7-0eko partzialarekin. Andorrak, ordea, azkar erantzun du, eta lehia parekatu du (7-6), baina minutuak aurrera joan ahala Gipuzkoa Basket nagusitzen hasi da, berriro zuloa ireki du markagailuan eta talde gipuzkoarrak zazpi puntuko abantailarekin amaitu du lehen laurdena (16-9).

Bigarren laurdenaren hasieran ere, zortzi puntuko errenta eskuratu du Delteco GBCk, baina bisitariak erraztasunez gerturatu dira (21-18). Jarraian, zazpi puntuko abantaila lortu du Gipuzkoa Basketek (28-21), baina atsedenaldira iritsi orduko bi puntura gerturatu da Morabanc Andorra (28-26).

Atsedenalditik kantxara itzuli ostean, hobeto jokatu du Andorrak eta neurketa berdindu du (34-34). Gipuzkoa Basketek une txarra pasa du, baina hirugarren laurdenaren azken txanpan, berriro abantaila hartu du, eta sei puntuko errentarekin ekin dio azken laurdenari (47-41).

Hasiera kaskarra eman dio GBC taldeak amaierako laurdenari eta Morabanc Anodorrak neurketa berdindu du (47-47). Ondoren, abantaila hartu du berriro Gipuzkoa Basketek (55-50), baina Andorra ez da etsitzeko prest egon eta neurketa berdindu du (58-58). Neurketa azken minutuan sartu denean hartu du aurrea markagailuan talde bisitariak (60-61) eta partida maldan gora jarri zaio etxeko taldeari. Morabanc Andorrak hobeto baliatu ditu azken jabetzak eta GBCk porrota jaso du (60-64).

Fitxa teknikoa:

60 - Delteco GBC (16+12+19+13): Dani Perez (6), Salvo, Swing (5), Fakuade  (7),  Norel (12)- hasierako bostekoa- Chery (13), Agbelese (2), Van Lacke (2), Clark (10), Pardina (3), Oroz.

64 - Morabanc Andorra (9+17+15+23): Albicy (1), Walker (3), Shuma (2), Jelinec (10), Diagne (2)-hasierako bostekoa- Jankovic, Colom, Blazic (12), Fernandez (12), Karnowski (7), Stevic (13), Copeland (2).

Epaileak: Jimenez, Bulto eta Mendoza.

to eta Mendoza.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Gipuzkoa Basket