Itxi

Gipuzkoa Basket

69-72

Gipuzkoa Basketek garaipen garrantzitsua lortu du Obradoiroren aurka

Erredakzioa

Delteco GBC taldeak 69-72 irabazi dio Monbus Obradoirori eta garaipen honi esker Galiziako taldea gainditu du Endesa Ligako sailkapenean.

4:38

Delteco Gipuzkoa Basketek 69-72 irabazi dio Monbus Obradoirori Endesa Ligako 16. jardunaldiko partida eta Galiziako taldea gainditu du sailkapenean. Salbazioa lortzeko aurrerapausoa eman du GBCk.

Gipuzkoa Basketek ondo ekin dio partidari. Etxeko taldea urduri kantxaratu da, eta horretaz baliatu da talde gipuzkoarra, 0-7ko partzialari esker abantaila hartzeko (6-11). Nagusi izan da GBC lehen hamar minutuetan eta bost puntuko errenta lortu du (13-18). Bigarren laurdenean, aldiz, Obradoiroren erreakzioa etorri da. Galiziako taldea jaun eta jabe izan da. Laurdenearen erdialdean aurrea hartu du (22-20), eta ondoren txikitu egin du talde gipuzkoarra. Obradoiro, 12 puntuko abantailarekin iritsi da atsedenaldira (41-29).

Atsedenaldiaren ostean, etxeko taldeak lortu du abantailari eustea minutu askotan zehar, baina 46-33kotik, bi puntura hurbildu da Gipuzkoa Basket (46-44) eta laurdenaren amaierarako bi minuturen faltan, aurrea hartu du (50-51). Hala ere, etxeko taldea iritsi da aurretik azken laurdenera (56-54). Amaierako hamar minutuak oso parekatuak izan dira. GBC taldeak hiru puntuko aldea lortu du (64-67), baina Van Lakeri adierazitako kirolez kontrako falta batek lehia parekatu du berriro. Azken bi segundotera hiru puntuko abantailarekin iritsi da GBC, Obradoirok azken jabetza izan du bi segundoren faltan, baina ez du hirukoa sartu eta garaipena eskuratu du talde gipuzkoarrak (69-72).

Fitxa teknikoa:

69 - Monbus Obradoiro (13+28+15+13): Pozas, Corbacho (12), Bendzius (2), Pustovyi (17) eta Llovet (3) -haierako bostekoa- Radovic (4), Simons, Sábat (8), David Navarro (11), Spires eta Laksa (12).

72 - Delteco GBC (18+11+26+27): Dani Perez (12), Salvo (4), Fakuade (7), Swing (8) eta Norel (7) -hasierako bostekoa- Agbelese (8), Van Lacke (16), Clark (7) eta Oroz (3).

Epaileak: Peruga, Ariaga eta Torres.