Itxi

Baskonia

Euroliga

Baskoniak garaipena behar du Olinpiakosen kontra, aukerak mantentzeko

Erredakzioa

Greziako taldea hartuko du Laboral Kutxak Buesa Arenan, ostegunean 20:45ean. Euroligako Top 16a jokatzeko sailkatuta daude aurkariak.

0:00

Baskoniak graipena behar du Euroligako D Taldeko seigarren jardunaldian, Buesa Arenan Olinpiakosen aurka, bihar 20:45ean. Lehiaketako Top 16ra igarotzeko aukerak mantentzeko, irabazi egin behar dute gasteiztarrek. Neurketa zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.

Bi garaipen sei jartunalditan lortu ditu Laboral Kutxak, eta ezin du akats gehiago egin bigarren fasera igaro nahi badu. Baskonistek Euroligako azken hiru partidak galdu dituzte, eta Olinpiakosen aurka galtzeak lehiaketan jarraitzeko aukerarik gabe geratzea esan nahiko luke.

Greziakoak aurkaririk zailenak dira. D Taldeko liderrek norgehiagoka guztiak irabazi dituzte. Atenasen galdu zuen Baskoniak, joaneko partidan.

Vasilis Spanoulsek greziarren jokoa zuzenduko du. 2.500 puntu heltzeko zorian dago Euroligan, eta marka hori eskuratzen duen laugarren jokaalria izan daiteke. Matt Lojeski baja izango da.

Baskoniak 30 puntura dago Europako lehiaketan 25.000 eskuratzetik. Errekor hori lortzen lehenengo taldea izango litzateke Gasteizkoa.