Itxi

Baskonia

18 urteren ondoren

Laboral Kutxa Errege Kopatik at geratu da

Erredakzioa

Denboraldiaren hasieratik erakutsitako ezegonkortasunak ondorio latza izan du.

1:20

Laboral Kutxak porrota jaso zuen igandean Real Madrilen kantxan (75-74), eta 18 urteren ondoren Errege Kopatik at geratu da. Denboraldiaren hasieratik erakutsitako ezegonkortasunak ondorio latza izan du.

Hiru hilabetetan 19 jokalari ezberdin erabili ditu Gasteizko taldeak, eta Ben Hansbroughena kontutan hartuta, 13 izan dira klubak egindako fitxaketak. Aulkian ere aldaketa egon zen, eta azaroaren 13an bere kargutik kendu zuten Marco Crespi teknikaria. Ibon Navarrok hartu du bere lekua, eta Jota Cuspinera da haren laguntzailea.

Etxetik kanpo Baskoniak eskuratutako emaitzak ezin txarragoak izan dira, eta Buesa Arenatik urrun jokatutako zortzi partidak galdu ditu. 16 jardunalditan, zazpi garaipen lortu ditu eta bederatzi porrot jaso dituzte baskoniarrek.