Itxi

Baskonia

Euroliga

Laboral Kutxak lehen garaipena lortu nahi du, Top 16an

Erredakzioa

Partida galduz gero, final-laurdenetan egoteko eskubidea ematen duten lau postuetan sartzeko aukerak asko murriztuko lirateke.

01:27

Laboral Kutxa Baskoniak Nizhny Novgorod hartuko du Buesa Arenan, Top 16an lehenengo garaipena lortzeko helburuarekin. Gasteiztarrek orain arte jokatutako bi partidak galdu dituzte.

Neurketa zuzenean emago dute ETB1ek eta eitb.eus-ek 20:30etik aurrera.

Arabarrek aurreko bi jardunaldietan galdu dute; lehenengoan Anadolu Efesen aurka, etxean, 67-72, eta bigarrenean, Moskun, CSKAren aurka. Errusiarren aurka galduz gero, Euroligako final-laurdenetan egoteko aukerak asko murriztuko lirateke Baskoniarentzat.

Ondorioz, Ibon Navarroren taldeak garaipena nahi du etxean sendo aritzeko eta Top 16an lehiakorrak izaten jarraitzeko.

Nizhny Novgorod taldea Armani Milani gailendu zitzaion Top 16ko lehen jarduinaldian, eta bigarrenean, aldiz, Fenerbahceren aurka galdu zuten.