Itxi

Baskonia

Euroliga

Laboral Kutxak hirugarren laurdenean galdu du partida (76-64)

L.E. | eitb.eus

Ibon Navarroren taldeak lehen zati ona egin du, 11 puntuko aldea ere hartuta, baina Olinpiakosek neurria hartu die gasteiztarrei, eta garaipena eraman du.

1:02

Laboral Kutxak galdu egin du Olinpiakosen aurka Euroligan jokatutako partida. Greziarrak gehiago izan dira, erasoan eta fisikoki. Hala ere, neurketak bi zati oso ezberdin izan ditu.

Lehen zatian ondo jokatu dute gasteiztarrek. Lehen 10 minutuetan nagusi izan dira, eta aurrea hartu dute markagailuan, greziarrak ezustean harrapatuta. Hala ere, Olinpiakos talde indartsua da, eta partida orekatzea lortu du. Laboral Kutxak puntu bateko aldeari eutsita amaitu du lehen laurdena (17-18).

Bigarren laurdena arabarrena izan da, zalantzarik gabe. Minutuek aurrera egin ahala, markagailuko aldea handitzen joan dira, 10 puntura iritsi arte (25-35). Olinpiakosek ez du asmatu arabarrei aurre egiten, eta atsedenaldian partida Baskoniarena zen (28-37).

Gauzak atsedenaldiaren ostean okertu dira. Spanoulisek Olinpiakosen ardura bere gain hartu du, eta greziarrek markagailua irauli dute arabarrek defentsan agertutako ahultasunaz baliatuta. Ondorioz, azken laurdena 54 eta 53 aurretik hasi dute Atenasekoek.

Arabarren arazoak areagotu egin dira azken 10 minutuetan. Erasoko jokoa desagertu egin da, defentsan motel eta trakets aritu dira, eta, ondorioz, Olinpiakos jaun eta jabe izan da. Azkenean, greziarrek laugarren garaipena lortu dute Top 16an, lautik lau daramatzate. Baskoniak, aldiz, garaipen bakarra eta hiru porrot daramatza orain arte jokatutako lau jardunaldietan.

Fitxa teknikoa:

Olinpiakos: Mantzaris (7), Spanoulis (27), Darden (5), Petway (7) y Dunston (7) --hasierako boskotea--; Hunter (14), Sloukas (2), Printezis (2), Katsivelis (-) eta Lojeski (5).

Laboral Kutxa: Adams (12), Causeur (3), Shengelia (10), San Emeterio (4) y Begic (8) --hasierako boskotea--; Bertans (6), Iverson (6), James (4), Tillie (6) eta Hansbrough (5).

Partzialak: 17-18, 11-19, 26-16 eta 22-11.

6-16 eta 22-11.