Itxi

Baskonia

Euroliga

Laboral Kutxak garaipena nahi du, Top 16an aukerak izaten jarraitzeko

Erredakzioa

Gasteiztarrek bi garaipen lortu dituzte sei jardunalditan. Unicajak, berriz, iragan astean lortu zuen lehen aldiz irabaztea Nizhny Novgorod taldearen aurka.

1:18

Laboral Kutxak Unicaja hartuko du ostiralean, Top 16ko lehen itzuliko azken partidan. Arabarrek garaipena nahi dute final-laurdenetan egoteko aukerekin jarraitzeko.

Partida zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek 20:30etik aurrera.

Gasteiztarrek bi garaipen lortu dituzte jokatutako sei jardunaldietan. Andaluziarrek, aldiz, iragan astean lortu zuten lehen garaipena, Nizhny Novgorod taldearen aurkako partidan.

Laboral Kutxak ezin du etxean huts gehiagorik egin, Anadolu Efesekin estreinako partidan galdu ostean.

Ibon Navarroren taldea sasoi betean da, azken partiduetan 100 puntutik gora eginda (Bartzelonaren, Armani Milanoren eta Herbalifen aurka).