Itxi

Baskonia

Euroliga

CSKA handiak, Kirilenkorekin, Buesa Arenan jokatuko du

Erredakzioa

NBAko jokalari ohia heldu berria da Moskuko taldera. Baskoniak garaipena behar du final-laurdenetarako sailkapenak ihes ez egiteko.

  • Kirilenko, CSKA Moskuko jokalaria

    Kirilenko, CSKA Moskuko jokalaria. EFE

Laboral Kutxa Baskoniak Moskuko CSKA taldea hartuko du ostegunean Buesa Arenan (zuzenean ETB1en eta eitb.eus-en).

Ibon Navarroren taldeak garaipena behar du Euroligako TOP16ko laugarren postua sendotzeko eta final-laurdenetako txartela eskuratzeko aukera izaten jarraitzeko.

Azken jardunaldian Baskoniak Anadolu Efes 84-87 irabazi zuen, beraz, inportante da oso bide horretatik jarraitzea. Erronka zaila dute gasteiztarrek CSK talde indartsua baita, gainera, Moskuko taldera Andrei Kirilenko heldu da.

NBAtik ailegatu berri da bere betiko taldera eta jomuga Euroliga irabaztea da.