Itxi

Baskonia

Euroligako Top 16a

Euroliga zaildu egin zaio Laboral Kutxa Baskoniari (89-85)

Erredakzioa

Ibon Navarroren taldeak burua makurtu du Nizhny Novgoroden aurka, minutu askotan partida ondo bideratuta izan duen arren.

0:59

Laboral Kutxa Baskoniak galdu egin du Nizhny Novgorod taldearen aurka Euroligako Topa 16an jokatutako partida (89-85).  Arabarrek aukera ederra izan dute Euroligako play offetako aukerak indartzeko, baina kale egin dute, partida ia osoa mendean izan duten arren. Thompkins eta Mekel Nizhnyko jokalariek min handie egin diete gasteiztarrei (20na puntu). Arabarren artean, Bertans izan da onena (21 puntu).

Ibon Navarroren taldeari zaildu egin zaio sailkapeneko laugarren postuari eustea (postu horrek final laurdenak jokatzeko eskubidea ematen du), eta gauzak oraindik gehiako zailduko zaizkio Anadolu Efesek, egungo laugarren sailkatuak, CSKA Mosku indartsuari irabaziz gero.

Nizhny erasora atera da hasieratik, baina huts asko eginda. Hori ondo baino hobeto aprobetxatu du Baskoniak markagailuan aurretik jartzeko. Gauzak horrela, arabarrek 19-25 amaitu dute lehen laurdena.

Bigarren laurdenean, errusiarrek adorea erakutsi eta aldea bi puntura murriztea lortu dute (41-43).

Atsedenaldiaren ostean, gauzak ez dira asko aldatu. Nizhny hobeto aritu da, Thompkinsek eta Rochestiek bultzatuta, baina hirugarren laurdeneko azken minutuak gasteiztarrenak izan dira, Causeurrek eta Bertansek egindako lanari esker (57-65).

Azken laurdenean, Adamsek bi aldiz jarraian galdu du baloia eta errusiarrek markagailua iraultzea lortu dute (81-80), amaierarako bi minuturen faltan. Ibon Navarroren taldeak burua makurtu du azken minutuetan, eta, ondorioz, 89 eta 85 galdu dute. Porrot mingarria.

Fitxa teknikoa

NIZHNY NOVGOROD: Rochestie (14), Khvostov (-), Antonov (6), Thompkins (22) y Parakhouski (13) --hasierako boskotea--; Baburin (12), Mekel (20), Ivlev (2), Kuksiks (-), eta Krivosheev (-).

LABORAL KUTXA VITORIA: Adams (10), Causeur (13), Bertans (21), Shengelia (11) eta Iverson (8) --hasierako boskotea--; James (11), Tillie (-), Begic (11) San Emeterio (-).

PARTZIALAK: 19-25, 22-18, 16-22 eta 32-20.

6-22 eta 32-20.