Itxi

Baskonia

Euroliga

Laboral Kutxak Olinpiakos hartuko du, laugarren posturako borrokan

Erredakzioa

Partida zuzen-zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek 21:00etik aurrera.

  • Spanoulisek (ezk.)ez du Buesa Arenan jokatuko. Efe.

    Spanoulisek (ezk.)ez du Buesa Arenan jokatuko. Efe.

Laboral Kutxak Olinpiakos hartuko du ostiralean Buesa Arenan,  Euroligako Top 16ko 11. jardunaldian. Gasteiztarrak buru-belarri dabiltza laugarren posturako lehian sartuta.

Olinpiacos indartsuak Spanoulis izarraren baja dauka; belaun batean dauzkan arazoen ondorioz, medikuek atseden hartzekop gomendioa eman diote jokalariari.

Baskoniak ondo aprobetxatu dezke baja hori bosgarren garaipena lortu eta Anadolu Efesekin laugarren postua lortzeko duen borrokan aurrera pausoa emateko.

Ibon Navarrok, aldiz, ezin izango ditu Hansbrough, min hartuta, eta Shengelia, zigortuta, erabili.

Arabarrek gertutik jarraituko dute Anadolu Efesek eta Nizny Novgorodek jokatuko duten partida, laugarren postu horretarako erabakigarria izango delako.

izango delako.