Itxi

Baskonia

Fitxaketa

Scott Hopsonek Baskonian jokatuko du denboraldi bukaerara arte

Agentziak | Erredakzioa

AEBetako hegalekoak 25 urte ditu eta Anadolu Efesen jokatu zuen Euroligan, aurreko denboraldian.

0:36

Taldea indartzeko jokalari berri baten fitxaketa baieztatu du Laboral Kutxak: Brian Scott Hopson. Denboraldia bukatu arte geratuko da. AEBetako hegalekoak 25 urte ditu, 2,01 metroko garaiera, eta Sioux Falls Skyforce taldetik dator.

Scotty Hopsonek Tennesseeko unibertsitatean hazi zen, eta 43 partida jokatu ditu denboraldi honetan, Ipar Amerikako Garapen Ligan. Batez beste, 19,2 punto, 3,7 errebote eta 3,3 asistentzi egin ditu. Aurreko hiru denboraldietan Grezian, Israelen eta Turkian aritu da.

Ibon Navarroren taldearen arabera, "hegaleko fisikoa, apartekoa eta anotatzailea" da. Eskarmentua du Euroligan, Anadolu Efesen jokatu baitzuen aurreko denoraldian. 15,2 puntu eta 4,2 errebote egin zituen batez beste, eta 15,7 puntuko balorazioa lortu.

 

 

>