Itxi

Baskonia

Bolada txarrak

Baskoniaren eta Gipuzkoa Basketen porrot mingarriak

Agentziak | Erredakzioa

Gasteztarrek ezin izan diote Endesa Ligako azkena den Fuenlabradari irabazi (91-83), eta donostiarrek kolpe gogorra jaso dute Joventuten kantxan (91-66).

  • Scotty Hopson, Baskoniarekin / EFE.

    Scotty Hopson, Baskoniarekin / EFE.

Laboral Kutxak, Endesa Ligako onenen artean egoteko borrokan, ezin izan du sailkapeneko azkenaren aurka (91-83). Fuenlabradak bizirik jarraitzen du, azken bi partidak irabazita.

Baskoniak ezin izan du Andy Pankok, Josh Mayok eta Daniel Clarkek osatutako hirukotea gelditu. Scotty Hopsonek ez du hasiera ona izan.

FITXA TEKNIKOA

Fuenlabrada: Diaz (-), Cvetkovic (11), Panko (23), Clark (17) eta Diagne (3) -hasierako boskotea- Mayo (19), Akindele (6), Sanz (2), Vega (-), Miso (10), Smits (-).

Baskonia: Adams(16), Causeur (10), Hopson (2), Shengelia (13) eta Iverson (13) -hasierako boskotea- James (17), Tillie (5), Begic (7).

Partzialak: 26-22, 17-15, 24-17 eta 24-29.

 

Gipuzkoa Basket Joventuten aurka galdu du (91-66). Kataluniakoek Endesa Liga irabazteko azken fasean egon nahi dute, eta donostiarrak, aldiz, gero eta okerrako daude.

Joventuteko bost jokalarik 10 puntu baino gehiago egin dituzte. Goran Suton izan da onena, 14 punturekin eta 13 erreboterekin. Izan ere, kataluniarrek erreboteko borroka irabazi dute. Clevin Hannah anotatzaileena izan da, 16 punturekin.

Gipuzkoa Basketen David Doblas izan da onena, 17 puntu sartuta. Defentsan, hala ere, oso lan txarra egin du taldeak, eta oso ahula izan da.

FITXA TEKNIKOA

Joventut: Mallet (12), Ventura (10), Kirksay (-), Suton (14), Miralles (8) -hasierako boskotea-, Vidal (9), Llovet (14), Hannah (16), Abalde (-), Savane (8) eta Suarez (-).

Gipuzkoa Basket: Jordan (4), Grimau (3), Diez (16), Hanley (4), Doblas (17) -, hasierako boskotea-, Iarochevitch (9), Abercrombie (2), Franch (2), Olaizola (5) eta Huertas (4).

Partzialak: 21-14, 25-21, 24-16 eta 21-15.