Itxi

Baskonia

Hiru denboralditarako

Jaka Blazic hegalekoa fitxatu du Baskoniak

Agentziak | Erredakzioa

Esloveniako internazionalak hurrengo hiru denboraldietarako fitxatu du Laboral Kutxarekin.

  • Jaka Blazic / Wikipedia.

    Jaka Blazic / Wikipedia.

Jaka Blazicen fitxaketa iragarri du Baskoniak. 25 urte ditu eta 1,96 metroko garaiera du. Hiru denboraldietarako fitxatu du Baskoniak. Hegalekoak 13 puntu egin ditu batez beste Esloveniako selekzioarekin Eurobasketen.

Blazicek 50 partida baino gehiago jokatu ditu Europako elitean. Izar Gorrian eta Olinpia Ljubljanan jokatu du.

Azken denboraldian 24 neurketa jokatu zituen Euroligan Izar Gorriarekin, batez bestesteko 9 puntu, 3 errebote eta asistentzia batekin.

entzia batekin.