Itxi

Baskonia

Zortzi asterako

Baskoniak Kristjan Kangur fitxatu du Shengelia sendatu bitartean

Erredakzioa

Laboral Kutxa Baskoniak zortzi asterako fitxatu du 2,01 metroko altuera eta 32 urte dituen jokalari estoniarra. Esperientzia du Europan eta Estoniarekin Eurobasketa jokatu du aurten.

0:28

Laboral Kutxa Baskoniak Kristjan Karngur jokalaria fitxatu du bi hilabeterako. Estoniarra Tornike Shengeliaren baja betetzeko iritsiko da astelehen honetan Gasteizera eta zortzi asterako kontratua sinatuko du Baskoniarekin.

Alero postuan jokatzen du 32 urteko estoniar honek eta 2,01 metroko altuera du. Esperientzia du Euroligan eta Eurocupean. Europako txapelketa gorenean Asvel, Montepaschi Siena eta Emporio Armani taldeetan jokatu du. Eurocupa Estoniako BC Kalev/Cramo taldearekin jokatu zuen.

Gainera, Kagurrek Eurobasketa jokatu du aurten eta zazpi puntu, 7.2 errebote eta pase bat eman du bataz beste.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Baskonia