Itxi

Baskonia

Guar, 20:30ean

Baskonia-Olinpiakos, partida handia Buesa Arenan

Agentziak | Erredakzioa

Gasteizko taldeak greziarrak hartuko ditu Buesa Arenan etxeko lehenengo partida europarrean.

Buesa Arenak Euroligako lehenengo partida hartuko du denboraldi honetan, Laboral Kutxa eta Olinpiakosen artekoa, gaur 20:30ean. Neurketa zuzenean emango dute ETB-1ek eta eitb.eus-ek.

Velimir Perasovicen taldeak lehenengo garaipena nahi du Europako lehiaketa nagusian, oso aurkari onaren kontra. Olinpiakos maila altuko lehiakidea da, baina Baskoniak ezin du hutsik egin etxean Euroligako bigarren fasera sailkatzea ez zailtzeko.

Baskoniako entrenatzailearen arabera, greziarrak txapelketa irabazteko "faboritoak" dira, "atleta onak direlako eta kanpoaldean indarra eta inteligentzia dutelako".

Laboral Kutxako lehenengo partida galdu zuen Emporio Armaniren kontra, Milanen (78-76). Olinpiakosek, ordea, arazorik gabe irabazi zioten Cededvita Zagrebi Atenasen.

Baskoniak Darko Planinic izango du, soilik lehiaketa honetan jokatu dezakeena. Shengeliaren lesioaren eta Kristjan Kangurren fitxaketaren ostean Endesa Ligatik baztertuta dago.

Ioannis Bourousisentzat berezia izango da, Olinpiakosen bost denboraldi eman dituelako. Inork baino hobeto ezagutzen ditu taldekide ohiak, batez ere Vails Spanoulis, Perasovicen arabera "aldeak ezartzen dituen jokalaria".

Greziako taldeak Patrick Young eta Daniel Hackett bezalako jokalari onak hartu ditu, Printzezis eta Lojeski ere mantenduz eta Sloukas eta Dunstonen bajak txikiagotuz.

Olinpiakosek Buesa Arenan jokatutako hamalau partidetatik hamar irabazi ditu Baskoniak.