Itxi

Baskonia

Euroliga

Baskoniak Limogesi irabazi nahi dio Top 16ra sailkatzeko

Agentziak | Erredakzioa

Laboral Kutxak Frantziako taldea hartuko Euroligako fase erregularraren zortzigarren jardunaldian, ostegunean 20:30etan. Garaipenak hurrengo faserako txartela eman ahal dio.

  • Laboral Kutxa - Limoges, ostegunean 20:30etan / EFE.

    Laboral Kutxa - Limoges, ostegunean 20:30etan / EFE.

Baskoniak Limoges hartuko du, ostegunean 20:30etan, Euroligako fase erregularraren zortzigarren jardunaldian, Top 16ra eman ahal dion garaipena eskuratzeko helburuarekin.

Laboral Kutxak Limogesi irabazten badio eta, era berean, Emporio Armanik Olinpiakosen aurka galtzen badu, Gasteizko taldea hurrengo faserako saikatuta egongo da. Baskonistek lau garaipen eta hiru porrot dituzte Euroligan, eta bigarren daude multzoan.

Limoges, ordea, multzoko talderik txarrena da: azkenak dira, saskiratze gutxien egiten dituztenak eta kontrako puntu gehien jasotzen dituztenak. Hala ere, oraindik ditu sailkatzeko aukera matematikoak, baina partida guztiak irabazi beharko lituzke, baita besteen emaitzen zain egon ere.

Joaneko neurketan, Baskoniak nagusitasun handiz irabazi zuen Frantzian (71-107). Buesa Arenan, gauzek are errazago ematen dute, kontuan hartuta gainera Baskoniak ez duela oraindik etxean galdu.

Velimir Perasovicek aurkariaren aldaketaz ohartarazi du: "Bi jokalari berri dituzte, joanekoan egon ez zirenak: Diawara eta Camara". Shengeliak ere gauza bera egin du: "Ezin gara inoiz erlaxatu. Beti eman behar da dena, etxean zein kanpoan".