Itxi

Baskonia

Gasteizen,Olinpoakosen kontra

Laboral Kutxak bigarrena nahi du TOP 16an

Agentziak | Erredakzioa

Gasteiztarrek 68-89 gainditu zuten Zalgiris Kaunas lehen jardunaldian. Gaur Olinpiakosen kontra nahi dute irabazi.

  • Baskonia-Olinpiakos, zuzenean ETBn

    Baskonia-Olinpiakos, zuzenean ETBn

Laboral Kutxa Baskoniak Olinpiakos hartuko du gaur Buesa Arenan iluntzeko 20:30ean. TOP16ko bigarren jardunaldia izango da, lehenengoan bi taldeek garaipena eskuratu zuten, gasteiztarrek Lituanian Zalgiris Kaunasen kontra (68-89) eta greziarrek etxean Bartzelonaren aurka (74-62).

Baskoniak eta Olinpakosek hirugarren neurketa jokatuko dute aurten Euroligan, lehenengo bietan talde bakoitzak garaipen bat erdietsi duen lehen fasean.

Gogoratu behar da talde greziarrak bi jokalariekin indartu dela, Shawn James eta Darius Johnson. Halere, Spanoulis izango da berriro ere Olinpakosen jokalaririk arriskutsuena.



/>