Itxi

Baskonia

Khimkiren kontra, 18:00etan

Laboral Kutxak bigarren garaipena nahi du etxetik kanpo

Agentziak | Erredakzioa

Perasovicen gizonek egutegi beldurgarria dute F multzoan: CSKA, Real Madril eta Bartzelona dira hurrengo aurkariak.

  • Arabarrek bigarren garaipena nahi dute, etxetik kanpo. Argazkia: Efe.

    Arabarrek bigarren garaipena nahi dute, etxetik kanpo. Argazkia: Efe.

Laboral Kutxak bigarren garaipena nahi du Euroligako Top 16an. Arabarrek Khimki taldearen aurka neurtuko dituzte indarrak. Klub aberatsa da errusiarra, eta aurten Real Madril eta CSKA Mosku talde indartsuak mendean hartu dituzte etxean, besteak beste. Gainera, Alexey Shved dute, Europan gehien kobratzen duen jokalaria, hain zuzen.

Bi taldeek zazpi aldiz jokatu dute elkarren aurka, lehiaketa ofizialean (hiruna partida irabazi dituzte). Velimir Perasovicek Ioannis Bourousis denboraldi honetan duen jokalaririk indartsuena erabili ahal izango du. Bourousisek ez zuen Manresan jokatu, arazo pertsonal baten ondorioz.

Hala ere, gasteiztarren entrenatzaileak ez du azken ordura arte jakingo Alberto Corbacho jokatzeko moduan izango den ala ez. Corbachok lesioa dauka.

Kaunasen irabazi eta Olinpiakosen aurka etxean galdu ostean, Laboral Kutxak bigarren garaipena lortu nahi du etxetik kanpo. Horrek sendotasuna emango lioke F Multzo beldurgarrian. Moskun jokatu ostean, egutegi zaila dute arabarrek: CSKA, Bartzelona eta Real Madril.

Fitxa teknikoa:

BC KHIMKI MOSCÚ: Rice, Shved, Dragic, Monia eta Augustine --ustezko hasierako boskotea--; Koponen, Sokolov, Ilnitskiy, Todorovic, Honeycutt, Sheleketo eta Sokolov.

LABORAL KUTXA: Adams, Causeur, Hanga, Shengelia eta Bourousis --ustezko hasierako boskotea-- James, Planinic, Blazic, I.Diop, Tillie, Corbacho eta M.Diop.

ESTADIOA: Krylatskoye Sports Palace.

ORDUA: 18.00/ETB1.

18.00/ETB1.