Itxi

Baskonia

Euroligako Top 16a

Garaipen handia lortu du Baskoniak, CSKA indartsuaren aurrean (81-71)

Agentziak | Erredakzioa

Laboral Kutxak norgehiagoka bikaina jokatu du Buesa Arenan, eta bigarren garaipena lortu du Top 16an.

1:12

Laboral Kutxa Baskoniak bere onena eman du Buesa Arenan CSKA Mosku talde indartsua mendean hartzeko. 81 eta 71 nagusitu dira arabarrak, eta bigarren garaipena lortu dute Euroligako Top 16ko laugarren jardunaldian.

Velimir Perasovicen taldea topera aritu da norgehiagokako 40 minutuetan, eta errusiarrak baino gehiago izan dira, nabarmen. CSKA atzetik izan da partida osoan, eta azken laurdenean bakarrik jarri da puntu bat aurretik, baina segundo gutxiko kontua izan da.

Garaipen honi esker, Baskoniak bi porroteko bolada eten du, eta bere egoera hobetu du lau onenen artean sailkatu ahal izateko.

Beste jardunaldi batez, Bourousis izan da gasteiztarren artean onena: 19 puntu, 13 errebote eta 30eko balorazioa. Causerrek (15 puntu) eta Adamsek (13 puntu) ere maila ona eman dute. Moskukoen artean, berriz, Teodosic izan da onena (18 puntu), azken minutuan partidatik bota duten arte.


Fitxa teknikoa:

81 - Laboral Kutxa (18+16+23+24): Adams (13), Causeur (15), Hanga (10), Shengelia (11), Diop (-) -hasierako boskotea-, James (-), Blazic (3), Corbacho (2), Tillie (4), Bourousis (19) eta Planinic (-).

71 - CSKA Moscú (10+24+20+17): Jackson (4), Higgins (10), Lazarev (-), Fridzon (10), Vorontsevich (8) -hasierako boskotea-, Hines (11), Teodosic (18), Kurbanov (-), Khryapa (6), D. Kulagin (4) eta Nichols (-).

1. laurdena: 18-10

2. laurdena: 34-34

3. laurdena: 57-54

AMAIERA: 81-71


t="utf-8">