Itxi

Baskonia

Ebakuntza egin diote

Shengeliak 12 eta 14 aste inguru emango ditu bajan

Agentziak | Erredakzioa

Jokalariari ebakuntza egin diote ezkerreko belaunean.

  • Shengelia, CSKAren aurkako partida batean. Argazkia: Efe.

    Shengelia, CSKAren aurkako partida batean. Argazkia: Efe.

Tornike Shengelia Laboral Kutxako jokalariari ebakuntza egin diote ostiral eguerdian, ezkerreko belauneko kanpoko meniskoa eta ultzera femorala konpontzeko.

Klubak aditzera emandakoaren arabera, jokalariak 12 eta 14 aste artean emango ditu bajan.

Hegaleko pibota otsailaren 1ean lesionatu zen, UCAM Murtziaren etxean jokatutako liga partidan. Facundo Campazzorekin kolpea hartu zuen neurketako azken jokaldian.