Itxi

Baskonia

Euroliga

Baskoniak Pireo bisitatuko du, Bourousisen zain

Agentziak | Erredakzioa

Nahiz eta guztiz sendatuta egon ez,  bere talde ohiaren kontra jokatu nahi du greziarrak. Partida 20:45ean hasiko da, eta etb1 eta eitb.eus-etik jarraitu ahal izango da.

  • Ioannis Bourousis. EFE

    Ioannis Bourousis. EFE

Ioannis Bourousisek, Laboral Kutxa Baskoniako jokalaria Zalgiris Kaunaren kontrako partidan zuntz-haustura izan zuen, eta egun ez da guztiz errekuperatu.

Halere, nahiz eta guztiz sendatuta egon ez, bere talde ohiaren kontra jokatu nahi du. Gasteiztarrek Euroligarekin dute hitzordua ostiralean, Pireo kantxan noren eta Olinpiakosen kontra jokatuko dute eta Bourousisek jokatu nahi du.

Tornike Shengelia lesionatuta dago eta ez du jokatuko, baina bai ordea Darko Planinic; Euroligan barne jokoan taldea lagundu ahal du.

Olinpiakosen kontrako laugarren partida izango da ostiralekoa. lehen itzulian greziarrek 76-82 irabazi zuten Buesa Arenan, baina partida hartatik bost partida jarraian galdu, eta sailkapeneko putzuan dira.

Partida, zuzenean

Olinpiakos eta Laboral Kutxa taldeen arteko Euroligako partida zuzenean izango da ikusgai 20:45etik aurrera, bai ETB1etik, bai eitb.eus ataritik. Asier Arangurenek eta Josean Aldalurrek egingo dute Pireon jokatuko den neurketaren kontakizuna.

Derbirako sarreren zozketa

Igande honetan arratsaldeko 19:30ean Laboral Kutxa Baskoniak eta Dominion Bilbao Basketek euskal derbia jokatuko dute Buesa Arenan.

eitb-eus-en norgehiagoka ikusgarri horretarako sarrera bi zozketatzen ditugu.

Eman izena eta bi sarrera lortu!