Itxi

Baskonia

2 porrot, 21 partidetan

Buesa Arena, gotorlekua

Agencias | Redacción

Baskonia oso indartsu ari da etxeko partidetan eta bai Endesa Ligako eta bai Euroligako partidak gehituz bi  porrot besterik ez dituzte Buesan Arenan.

  • Buesa Arena

    Buesa Arena

Laboral Kutxa Baskonia denboraldi ona egiten ari da aurten, batez ere, etxean. Oso indartsu ari da Gasteizen jokatzen ari diren partidetan eta bai Endesa Ligako eta bai Euroligako partidak gehituz bi porrot besterik ez dituzte Buesan Arenan.

Endesa Ligan Iberostar Tenerife da Gasteizen irabazi duen talde bakarra eta Euroligan Greziako Olinpiakos.

Velimir Perasoven gizonek 12 partida jokatuko dituzte ACB Ligan eta 9 Euroligan. Ostegunean Moskuko Khinki taldeak jokatuko du Buesa Arenan eta gasteiztarrek bolada onarekin jarraitu nahiko dute.

tu nahiko dute.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Baskonia
  • Euroliga