Itxi

Baskonia

Euroliga

Baskoniak Khimki hartuko du gaur Buesa Arenan

Agentziak | Erredakzioa

Zuzenean ETB1-en eta eitb.eus-en (20:45) partida garrantzitsua dute gasteiztarrek etxean.

  • Khimki, Buesa Arenan.

    Khimki, Buesa Arenan.

Laboral Kutxa Baskoniak Moskuko Khimki talderen kontra neurtuko ditu indarrak gaur, 20:45ean, Buesa Arena pabiloian Euroligako beste jardunaldi batean.

Gasteiztarrek joan den ostiralean Olinpiakosen kontra galdu eta gero garaipena behar dute burua final-laurdenetan izateko. Jokatutako bederatzi jardunalditan sei garaipen dituzte Velimir Perasovicen gizonek, beraz, garaipena lortuta, eskua izango dute hurrengo kanporaketarako txartela.

Khimki aurkari gogorra izango da, bost garaipen dituzte eta lehengo lauren artean egoteko lehian da ere.