Itxi

Baskonia

Endesa Liga

Baskoniaren garaipena mailari eustea lortu duen Manresaren aurka

Erredakzioa

Laboral Kutxak 83-80 irabazi dio ICL Manresari Liga Erregularreko azken jardunaldian. Porrota jaso arren, talde kataluniarrak salbazioa lortu du.

  • Laboral Kutxa Baskonia-ICL Manresa. Argazkia: EFE

    Laboral Kutxa Baskonia-ICL Manresa (83-80). Argazkia: EFE

Laboral Kutxa Baskoniak garaipenarekin agurtu du Liga Erregularra ICL Manresari 83-80 irabazi ostean Buesa Arenan. Porrota jaso arren, talde kataluniarrak mailari eustea lortu du, Movistar Estudiantesek galdu egin baitu RETAbet.es Gipuzkoa Basketen aurka.

Lehen laurdenean bi taldeek akats mordoa egin dituzte, baina Ibon Navarrok zuzentzen duen taldearen defentsa nagusitu egin da Baskoniaren erasoko jokoaren aurrean. Lehen hamar minutuak Manresaren aldeko 15-22ko emaitzarekin bukatu dira. Bigarren laurdenean hobekuntza nabarmena izan du Laboral Kutxaren jokoak eta aldeak murrizteaz gain, puntu bateko abantailarekin (36-35) iritsi da Arabako taldea atsedenaldira.

Hiruko jaurtiketen bitartez lortu du Laboral Kutxak markagailuan aldeak handitzea hirugarren laurdenaren hasieran, baina 25. minuturako ICL Manresak berriro aurrea hartu du markagailuan (44-48). Ordutik aurrera, parekotasuna izan da nagusi eta bisitariek bi puntuko abantailarekin ekin diote azken laurdenari (54-56). Amaierako hamar minutuetan Mike Jamesek hiru hiruko lortu ditu jarraian eta Baskonia pasa da agintera. Bukaerarako hiru minutu falta izan direnan Laboral Kutxak sei puntuko abantaila lortu du (78-72). Alde hau erabakagarria izan da azken txanparako eta Baskoniak lortu du garaipena (83-80).

Fitxa teknikoa:

83 - Laboral Kutxa Baskonia (15+21+18+29): Adams (21), Hanga (6), Davis Bertans (0), Tillie (11), I. Diop (2) -hasierako bostekoa-, Bourousis (14), M.James (15), Corbacho (6), Planinic (5), Blazic (3).

80 - ICL Manresa (22+13+21+24): Foster (13), Simon (17), Grigonis (11), Auda (8), Musli (11) -hasierako bostekoa-, Sandul (0), Montañez (4), Hernández (4), J. J. Garcia (5), Costa (0), Flis (0), Jaramaz (7).

Epaileak: Perez Pizarro (35), Martinez Fernandez (55) eta Serrano (60).

a Serrano (60).

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Baskonia