Itxi

Baskonia

Endesa Ligako Playoffak

Baskoniak galdu egin du Herbaliferen aurka eta 3. partida jokatuko du

Erredakzioa

Laboral Kutxak 93-87 galdu du Herbalife Gran Canariaren aurka eta Endesa Ligako playoffetako hirugarren partida jokatu beharko du asteartean Buesa Arenan. Finalerdietarako txartela egongo da jokoan.

4:08

Herbalife Gran Canariak 93-87 irabazi dio Laboral Kutxa Baskoniari Endesa Ligako playoffetako final-laurdenetako bigarren partida eta finalerdietara sailkatuko den taldea asteartean erabakiko da Buesa Arenan.

Lehen laurdenean etxeko taldea izan da nagusi, baina azken txanpa on bati esker Baskoniak soilik hiru puntuko desabantailarekin bukatu ditu lehen hamar minutuak (23-20). Bigarren laurdenean Herbalife jaun eta jabe izan da, eta 12 puntuko abantailarekin iritsi da atsedenaldira (49-37).

Atsedenaldiaren ostean Kanariar Uharteetako taldeak 0-7ko partziala lortu du, baina Laboral Kutxak erantzun egin du laurdena amaitu orduko eta 0-11ko partziala lortu du. Hirugarren laurdena etxekoen aldeko 71-62ko emaitzarekin bukatu da. Azken laurdenean Perasovicek zuzentzen duen taldeak markagailuan hurbiltzea lortu du, baina beranduegi izan da, eta Herbalife izan da irabazlea (93-87).

Fitxa teknikoa:

93- HEBALIFE GRAN CANARIA: Pangos (9), Newley (8), Salin (11), Baez (10) eta Pasecniks (-) --hasierako bostekoa--; Oliver (13), Seeley (10), Aguilar (4), Rabaseda (10), Omic (12), Kuric (-) eta Savane (6).

87- LABORAL KUTXA BASKONIA: Planinic (-), Hanga (26), Tillie (5), Adams (22) eta Bertans (11) --hasierako bostekoa--; Bourousis (15), James (2), Shengelia (-), I. Diop (-) eta Roll (12).

Partzialak: 23-20, 26-17, 22-25 eta 22-25.

Epaileak: Miguel A. Perez Perez, Bulto eta Oyon.

Bulto eta Oyon.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Baskonia