Itxi

Baskonia

Endesa Ligako Playoffak

Baskoniak Herbaliferi irabazi eta finalerdietarako txartela lortu du

Erredakzioa

Laboral Kutxak 78-71 irabazi dio Herbalife Gran Canariari Endesa Ligako  final-laurdenetako hirugarren partida. Bartzelona izango du aurkari finalerdietan.

1:32

Laboral Kutxa Baskoniak 78-71 irabazi dio Herbalife Gran Canariari Endesa Ligako final-laurdenetako hirugarren eta azken partida; ondorioz, finalerdietarako txartela eskuratu du Arabako taldeak. Bartzelona izango du aurkari hurrengo kanporaketan.

Norgehiagokako lehen laurdena oso parekatua izan da. Lehia estua eskaini dute Baskoniak eta Herbalifek lehen hamar minutuetan, baina Aito Garcia Renesesek zuzentzen duen taldeak bukatu du laurdena bi puntuko abantailarekin (18-20). Bigarren laurdenean ere, parekotasuna izan da nagusi. Laboral Kutxak bost puntuko abantaila hartu du laurdenaren azken txanpan, baina Kanariar Uharteetako taldeak ez dio makagailuan alde egiten utzi eta talde bisitaria puntu bateko errentarekin iritsi da atsedenaldira (40-41).

Partidako gakoa hirugarren laurdenean egon da. Baskoniari ondo etorri zaio atsedenaldia eta bikain ekin dio bigarren zatiari. Arabako taldeak bederatzi puntuko abantaila hartu du (50-41), eta zazpi puntuko abantailarekin bukatu du hirugarren laurdena (61-54). Azken hamar minutuetan Laboral Kutxa Baskoniak ondo eutsi dio hirugarren laurdenean lortutako abantailari eta Herbalifek estuasunen baten jarri duen arren, garaipenak ez dio ihes egin Gasteizeko taldeari (78-71).

Fitxa teknikoa:

78 - Laboral Kutxa Baskonia (18+22+21+17): Adams (11), Hanga (12), Davis Bertans (8), Tillie (7), Planinic (1)-hasierako bostekoa-, Roll (7), Bourousis (17), M.James (10), Shengelia (5).

71 - Herbalife Gran Canaria (20+21+13+17): Oliver (11), Newley (1), Kuric (11), Baez (13), Pasecniks (2)-hasierako bostekoa-, Pangos (13), Savane (0), Omic (4), Rabaseda (8), Seeley (2), Aguilar (4), Salin (2).

Epaileak: Antonio Conde (27), Benjamin Jimenez (43), Carlos Cortes (44).

os Cortes (44).

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Baskonia