Itxi

Baskonia

Ostiralean, 21:00etan

Finalerdietako lehen puntua, jokoan

Agentziak | Erredakzioa

Laboral Kutxa Baskoniak Palaun jokatuko du Bartzelona Lassaren aurkako kanporaketako lehen partida.

  • Satoransky eta Adams izango dira kanporaketako protagonistetako bi. Argazkia: Efe.

    Satoransky eta Adams izango dira kanporaketako protagonistetako bi. Argazkia: Efe.

Bartzelona Lassak eta Baskoniak Endesa Ligako finalerdietako lehen puntuagatik neurtuko dituzte indarrak ostiralean (21:00etan).

Laboral Kutxak laugarren amaitu du Ligako fase erregularra, eta final-laurdenetan Herbalife Kanaria Handia kanporatu du, hiru neurketetan. Bartzelona Lassa, berriz, aise gailendu zaio Fuenlabradari.

Gasteiztarrak finalerdietan dira azken hiru urteetan kale egin ostean. Perasovicek esan duenez, finalerdietara iristea zen helburua, "Ligako lau onenen artean egotea. Hala ere, Bartzelonaren aurkako partida oso gogorra izango da". Baskoniako entrenatzaileak gogora ekarri du aurten Bartzelonari irabazi egin diotela.

Baskoniak, garaipen gehiago

Bi taldeek jokatutako lau partidetatik hiru irabazi ditu Laboral Kutxak; bat Endesa Ligan eta bi Euroligan (eta horietako bi, luzapenean). Kataluniarren garaipen bakarra Ligako bigarren itzulian izan zen, Palaun. Orduan 88 eta 68 nagusitu ziren Pascualen mutilak.

Bartzelonako Tomas Satoransky joko antolatzailea bolada onean da, eta partidako giltzarrietako bat izango da Baskoniako Darius Adams estatubatuarrarekin batera. Adams da, hain zuzen, arabarren motorra, eta Liga erregularreko saskiratzaile nagusia (17,2 puntu partida bakoitzeko).

da bakoitzeko).