Itxi

Baskonia

Hirugarren fitxaketa

Laboral Kutxa Baskoniak Rodrigue Beaubois fitxatu du

eitb.eus

1.88 metroko joko-antolatzaile frantziarra Estrasburgo taldetik dator, eta 2009tik 2013ra Dallas Mavericks taldean jokatu zuen.

  • Rodrigue Beaubois (ezkerretara). Argazkia: efe.

    Rodrigue Beaubois (ezkerretara). Argazkia: efe.

Labora Kutxa Baskoniak Rodrigue Beaubois jokalaria fitxatu duela iragarri du.

Jokalaria Ligako txapeldunorde izan da aurreko denboraldian, Estrasburgo taldearekin. 2009 eta 2013 bitatean, NBAn jokatu zuen, Dallas Mavericks taldean.

Beauboisena Baskoniak 2016-17 denboraldirako egin duen hirugarren fitxaketa da. Frantziarrak 28 urte ditu, eta 1.88 metroko altuera. Bi denboraldirako kontratua sinatuko du arabarrekin.

Joan den denboraldian, Beauboisek 16,2 puntu egin zituen batez beste Frantziako Ligan, partida bakoitzean 24 minutu inguru jokatuta. Jaurtitako hirukoen % 52 sartu zituen; biko jaurtiketetan, berriz, % 57,4 sartu zituen, eta jaurtiketa libreen % 88,7.

libreen % 88,7.