Itxi

Baskonia

Euroligako 2. jardunaldia

Baskoniak galdu egin du Zalgiris Kaunasen etxean 78-73

Agentziak | Erredakzioa

Arabarrek bigarren zatian galdu dute norgehiagoka, atsedenaldian 34-40 aurretik izan diren arren.

2:57

Azken laurdenean galdu du Baskoniak Kaunasen Zalgirisen aurka jokatutako norgehiagoka. Arabarrek 78-73 galdu dute, Euroliga honetan jasotzen duten lehen porrota da.

Talde gasteiztarra ondo hasi da, baina minutuek aurrera egin ahala, Sito Alonsoren gizonek behera egin dute. 12 puntu egin dituzte bakarrik azken laurdenean.

Lehen laurdenean 20 eta 23 gailendu dira arabarrak, batez ere defentsan egindako lan txukunari esker.

Bigarren laurdenean, Baskoniak intentsitateari eutsi dio eta aldea zazpi puntura igo du, 24-31, 14. minutuan, aurkariaren hutsak aprobetxatuz eta kontraerasoan jokatuz.

Gasteiztarrek burua hotz izan dute eta atsedenaldian markagailua alde izatea lortu dute, 34-40.

Atsedenaldiaren ostean, bi taldeak ondo aritu dira erasoan eta puntuak erraz sartu dituzte, bata bestearen atzetik. Arturas Milaknis onena izan da minutu horietan, min handia egin dio Baskoniari hiruko jaurtiketen bidez eta emaitza irauli du 53-52 (26. minutuan).

Azken laurden kaskarra

Hortik aurrera, indarrak parekatu egin dira eta Baskoniak ez du partida kontrolatzen asmatu. Gauzak horrela, hirugarren laurdena 61na amaitu dute.

Azken laurdenean Zalgiris hobeto aritu da. Arabarrak saiatu dira, modu ezberdinetan, baina momenturik garrantzitsuenean lau jaurtiketa libre huts egin dituzte. Ondorioz, Zalgiris Kaunasek eraman du garaipena, 78-73, eta Baskoniak lehen partida galdu du Euroliga.

 

Fitxa teknikoa

78. Zalgiris Kaunas (20+14+27+17): Kevin Pangos (6), Leo Westermann (20), Edgaras Ulanovas (8), Paulius Jankunas (6), Antanas Kavaliauskas (7) -hasierako boskotea-, Brock Motum (12), Robertas Javtokas (1), Arturas Milaknis (9), Augusto Lima (1), Renaldas Seibutis (2) eta Lukas Lekavicius (6).

73. Baskonia (23+17+21+12): Shane Larkin (11), Jaka Blazic (4), Adam Hanga (18), Tornike Shengelia (13), Andrea Bargnani (17)-hasierako boskotea-, Johannes Voigtmann(4), Rafa Luz (-), Kim Tillie (2), Josh Akognon (4) eta Ilimane Diop (-).

imane Diop (-).