Itxi

Baskonia

Hamargarren garaipena

Baskonia Makabiri gailendu zaio azken laurden bikaina eginda (101-88)

Agentziak | Erredakzioa

Voigtmann, Shengelia eta Larkin jokalariek bideratu dute gasteiztarren garaipena.

  • Rudd eta Larkin, partidako jokaldi batean. Argazkia: Efe.

    Rudd eta Larkin, partidako jokaldi batean. Argazkia: Efe.

Baskoniak 101 eta 88 irabazi dio Makabi Fox Tel Aviv taldeari azken laurden bikaina jokatuta. Arabarrek Euroligan lortzen duten hamargarren garaipena da.

Oreka handiko partida jokatu dute bi taldeek. Sito Alonsoren mutilei kosta egin zaie aldea zabaltzea markagailuan, baina azken laurdenean egindako 14 eta 0eko partzialari esker garaipena eraman dute.

Shane Larkin (13 puntu eta 13 asistentzia), Tornike Shengelia (22 puntu) eta Johannes Voigtmann (23 puntu eta 9 errebote) izan dira onenak Baskonian. Baina talde osoa serio aritu da, eta gasteiztarrek eraman dute partidaren erritmoa gehienetan.

Adam Hangak eta Chase Budingerrek ere aipatzeko lana egin dute, 17na puntuko balorazioarekin amaitu dute norgehiagoka.

 

Fitxa teknikoa:

101 - Baskonia (30+12+29+30): Larkin (13), Beaubois (14), Hanga (9), Shengelia (22), Voitgmann (23) -hasierako boskotea-, Blazic (-), Budinger (12), Luz (2), Tillie (2) eta Diop (4).

88 - Makabi Fox Tel Aviv (24+16+24+24): Mekel (7), Goudelock (13), Landesberg (9), Rudd (20), Iverson (2) -hasierako boskotea-, Ohayon (-), Seeley (6), Devin Smith (8), Pnini (3), Weems (13), Zirbes (7) eta Miller (-).

a Miller (-).