Itxi

Baskonia

77-62

Baskoniak jipoia eman dio Real Madrili

Erredakzioa

Arabako taldeak 77-62 irabazi dio Madrileko taldeari Buesa Arenan eta bederatzigarren garaipena lortu du Endesa Ligan.

  • Baskonia-Real Madril. Argazkia: EFE

    Baskoniak 77-62 irabazi dio Real Madrili. Argazkia: EFE

Baskoniak garaipen handia lortu du Real Madrilen aurka (77-62) Buesa Arenan Endesa Ligako 15. jardunaldian. Arabako taldeak bederatzigarren garaipena erdietsi du ligan.

Lehen laurdena parekatua eta lehiatua izan da, baina Baskoniak markagailuan zuloa irekitzea lortu du (18-11). Real Madrilek, ordea, ez dio markagailuan ihes egiten utzi etxeko taldeari eta puntu bakarreko abantailarekin amaitu dute lehen laurdena etxekoek (20-19). Bigarren laurdenaren hasieran Real Madrilek aurrea hartu du markagailuan (20-21), baina Adam Hangak 0-8ko partziala eten du hiruko bat sartuta. Hangak hirugarren pertsonala egin duen arren Sito Alonso entrenatzaileak taldearen defentsa sendotzea lortu du, eta bost puntuko abantaila lortu du atsedenaldira iristerakoan (32-27).

Atsedenalditik kantxara bueltatzean Real Madrilek partida berdintzea lortu du (32-32) 0-5eko partzialaren ondorioz. Momentu horretan etorri da Baskoniaren erantzuna. Etxeko taldeak erakustaldia eman du, eta 15-0eko partzialarekin abantaila handia lortu du (47-32). Arabako taldeak 19 punturainoko abantaila izan du hrugarren laurdenean zehar, baina 13 puntuko aldearekin ekin dio azken laurdenari (65-42). Amaierako hamar minutuetan Baskoniak ez du aurreko laurdenean lortutako abantaila arriskuan ikusi eta garaipen erosoa lortu du 77-62ko emaitzarekin.

Ftxa teknikoa:

77 - Baskonia (20+12+33+12):
Larkin (16), Hanga (16), Budinger (6), Shengelia (7), Voigtmann (5) -hasierako bostekoa-, Beaubois (-), Blazic (2), Prigioni (2), Tillie (14), Diop (7) eta Sedekerskis (2).

62 - Real Madril (19+8+15+20):
Llull (8), Doncic (12), Maciulis (2), Reyes (6), Ayon (2) -hasierako bostekoa-, Fernandez (12), Draper (3), Nocioni (-), Randolph (9), Carroll (2), Hunter (6) eta Taylor (-).

Epaileak: Emilio Peres Pizarro, Fernando Calatrava eta Jorge Martinez Fernandez.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Baskonia