Itxi

Baskonia

Euroliga

Baskoniak Unics Kazan hartuta hasiko du bigarren itzulia

Agentziak | Erredakzioa

Errusian jokatutako joaneko neurketa gutxigatik irabazi zuen Gasteizko taldeak. Endesa Ligako azken partida Real Madrili irabazi dio.

Baskoniak Unics Kazan hartuko du Euroligako 16. jardunaldian, hau da, bigarren itzuliko lehenengo neurketan, ostegunean 21:00etan.

Joaneko norgehiagokan, Baskoniak Errusian irabazi zuen. Puntu bateko aldearekin irabazi zieten (91-92), partidaren azken segunduetan Tornike Shengeliak sartutako bi jaurtiketa libreri esker.

Etxekoek 10 garaipen eta 5 porrot dituzte Euroligan. Aurkaria beherago dago, 6 garaipen eta 9 porrotekin. Hala ere, Unics Kazanek Euroligako azken neurketak irabazi ditu, Galatasaray, Zalgiris Kaunas eta Panathinaikosen aurka.

Andrea Bargnani eta Rafa Luz zalantza dira Sito Alonsoren taldean. Lehenengoak minduta du belauna, eta bigarrena gripearekin dago. Momentu onean dago Baskonia, Euroligako azken sei partidetatik bost irabazi ditu eta. Asteartean Real Madrili irabazi zion Endesa Ligan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea