Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Endesa Liga: Baskoniak astea biribildu du Fuenlabradari irabazita

  • facebook
  • twitter

Baskonia

69-77

Baskoniak astea biribildu du Fuenlabradari irabazita

Erredakzioa

2017/01/08

Arabako taldeak 69-77 irabazi dio Montakit Fuenlabradari eta aste betean hiru garaipen lortu ditu. Errege Kopan zerrenda-buru izateko aukerekin jarraitzen dute gasteiztarrek.

5:07
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Baskoniak hiru partida izan dituen astea biribildu du igande honetan Montakit Fuenlabradari 69-77 irabazita. Aste betean hiru garaipen lortu ditu Arabako taldeak Real Madrilen, Unics Kazanen eta Fuenlabradaren aurka. Ondorioz, aukerak izaten jarraitzen du lehen lau postuetan sartzeko eta Gasteizen jokatuko den Errege Kopan zozketa-buru izateko.

Oso ondo ekin dio Baskoniak norgehiagokari, 0-11ko partzialarekin. Madrileko taldeari asko kosta zaio partidan sartzea, baina pixkanaka lehian sartu da etxeko taldea. Lehen hamar minutuak Arabako taldearen aldeko zazpi puntuko abantailarekin bukatu dira (20-27). Bigarren laurdenean Montakit Fuenlabrada izan da nagusi eta neurketa 40-42ko emaitzarekin iritsi da atsedenaldira.

Hirugarren laurdenari 0-7ko partzialarekin ekin dio Baskoniak eta aurkariak erasoan egin dituen hutsak baliatuta, hamar puntuko aldea lortu dute gasteiztarrek (55-65). Azkar murriztu ditu aldeak Fuenlabradak azken laurdeneko hasierako minutuetan, baina Baskonia gaizkien pasatzen ari izan denean Larkin azaldu da berriro hamar puntuko abantaila eskuratzeko (61-71, 36. minutuan). Amaierako minutuetan Sito Alonsok zuzentzen duen taldeak defentsa sendotu du, eta garaipenak ez dio ihes egin Baskoniari (69-77).

Fitxa teknikoa:

69 - Montakit Fuenlabrada (20+20+15+14): Hakanson (2), Cruz (11), Paunic (19), Wear (2), Diagne (6) -hasierako bostekoa-, O'Leary (4), Rupnik (4), Smits (4), Popovic (11) eta Sekulic (6).

77 - Baskonia (27+15+23+12): Larkin (15), Hanga (21), Budinger (11), Tillie (9), Diop (10) -hasierako bostekoa-, Voigtmann (7), Shengelia, Blazic (4), Prigioni eta Luz .

Epaileak: Peruga, Bulto, Sanchez Mohedas.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

EiTB Kirolak

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • al.
  • ar.
  • az.
  • og.
  • or.
  • lr.
16:00 - 17:45 KOPA 1/2: Super Amara Bera Bera vs Atletico Guardes
16:55 - 20:00 BURUZ BURUKOA 1/4: Urrutikoetxea vs Ezkurdia
23:20 - 00:45 IGANDEKO GOL FESTA. Jardunaldiko golak
Euskal Selekzioak Euskal selekzioak irabazi egin dio Korsikari,… Euskal Selekzioak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena