Itxi

Baskonia

Errege Kopa

Baskoniaren eta Bilbao Basketen aukerak Kopan

eitb.eus

Baskoniak lehenengo lauren artean sartzeko aukera du, eta Bilbao Basketek Koparako sailkatzekoa, baina biek ez dute helburua lortuko, elkarren aurka neurtuko baitituzte indarrak.

1:18

Igandean, 18:30ean, Saski Baskoniak RETAbet Bilbao Basket hartuko du Buesa Arenan.

Sito Alonsoren taldeak ligako lehen lau taldeen artean sartzeko aukera du, eta, ondorioz, Kopan multzoburua izatekoa; horretarako, bilbotarrak mendean hartu eta Iberostar Teneriferen porrota beharko dituzte.

Bestalde, zaila bada ere, Bilbao Basketek Koparako sailkatzeko abagunea du oraindik. Carles Duranen taldeak Gasteizen irabazi behar du, MoraBanc Andorrak etxean galdu, eta, gainera, hamaika puntuko aldeari buelta eman beharko dio.