Itxi

Baskonia

Euroliga

Baskoniak Darussafakari egingo dio bisita Istanbulen

eitb.eus

Turkian lau partida jokatu beharko ditu talde gasteiztarrak bigarren itzulian. Neurketa, ostegunean, 18:00etan.

Saski Baskoniak Darussafaka Dogus taldeari egi go dio bista osteguna, arratsaldeko 18:00etan. Guztira, Euroligako bigarren itzulian lau partida jokatu beharko dituzte gasteiztarrek Turkian.

David Blattek zuzentzen duen taldeak zortzi garaipen eta zortzi porrot ditu eta sailkapeneko zonalde epelean da. Halere, etxean talde gogorra da eta CSKA Mosku, Real Madril edo Maccabi Tel Aviv bezalako taldeak gainditu ditu.

Taldean izen handiko jokalaria daude, esaterako etorkizun handiko Ante Zizic gaztea, eta Brad Wanamaker, Will Clyburn eta Scottie Wilbekin estatubatuarrak.

statubatuarrak.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euroliga 2024